XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenguaren laguntzalle bezala.

Liburu onegatik Zugasti apaizak au diño (1) Iturriaga apaiza: Guzizkoa da, batez ere, Ernani ta inguru errietan orain eun urte itz egiten zan euskera ezagutzeko. Orain erabat baztertuta dauden itz xorta ba-du bere orrietan.

Iturriaga aitatu ezkero, San Inazio'ren martxa ere aitatu bearrekoa da.

Gudari martxa au, lenengoz, 1662'gn. urtean jo zuten Azpeiti'n, Loiola'ko semea aldaretara zutenean.

Berreun urtean, San Inazio'ren martxa letrarik gabe jo izan zen.

Iturriaga'k iru letra bereizi jarri zizkion martxa oni, guretzat ezaguna dena eta beste bi.

Musika Prantzia'ko gudari martxa batetik artua du eta Zugasti'k ederki diñonez (2) Iturriaga apaiza; Iturriaga'k, eresiaren gudu-kutsua nabaituta, gudu kutsuko itz biziak ipiñi zizkion.

Iturriaga'k, bertsotan batez ere, beste euskal-idazlan labur batzuk egin zitun, baiñan bere izena famatu dutenak ipui edo fabulak izan dira.

Orain arte egin diran iru argitalditan 49 ipui agertzen zaizkigu, baiñan, berak idatzitakoak 55 dira.

Urrengo argitaldi batean dan-danak agertuko al-dira!

Iturriaga ezta izan euskaldun alegilari bakarra, garaitsu artan euskaldun zenbait izan baitziran poesi tankera onen ereille.